ONGI ETORRI BASERRIRA! ate irekien jardunaldien 2024 edizioa

ONGI ETORRI BASERRIRA! 2024 ate irekien jardunaldien irudia

Eskuartean duzu ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenaren bederatzigarren edizioa, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea.

Uztailak 5 eta 6 Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimena bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, bertako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak. Goza itzazu!

Antolatzailea:

Euskal Nekazarien Batasuna

Laguntzaileak:

BasatxerriBMEl CorreoEl Diario VascoEroskiEuskaberEusko labelGure lurreko merkatuaHaziKaikuLumagorriMercadonaNekaturNirea Itsaslur