BISITA GIDA

ipar horratza

Hizkuntza

Orlegiz markatuta agertzen diren ibilbideak euskara hutsean egingo dira.

Ordutegia

Bisita goizeko 11tan hasiko da ibilbideko lehen edo baserri bakarrean. Bertara norbera bere ibilgailuan joango da. Begira ezazu aurrez, webgune honetan, lehen baserriaren kokapena.

Bisita amaitu ondoren, bigarren baserrira (dagoenean behintzat) lagunduko zaitugu eta bertako bisitaldia amaitu ostean, produktu dastaketa egingo da.

Bisitaldi osoa 14:00ak aldera amaitzea aurreikusten da, arratsaldez luzatzen dana ezik.

Izen ematea

Izena emateko epea ekainaren 29 igandean amaituko da, egun hori barne.

Zenbat balio du

Bisitak dohakoak dira

Eguraldia

Etxetik abiatu baino lehen erreparatu eguraldiaren iragarpenari eta landan ibiltzeko prestatu: aldatzeko arropa, oinetako erosoak, eguzkirako bisera, etab.

ipar horratza

Ezin baduzu etorri...

Edozein arrazoirengatik bisitara joaterik ez baduzu, eskertuko genizuke ahal bezain laster jakitera emango bazenigu, ahal izanez gero, zure tokia beste norbaitek aprobetxa dezan.

Bisitaldia

Aurkezpena egin ondoren, baserritarrak bere etxea, bizimodua eta ekoizpena nahiz salmenta bidea azalduko du. Salmenta zuzena egiten duten baserrietan, produktua erosteko aukera izango duzu.

Nola iritsi

Saiatu gara ahalik eta argien azaltzea baserrien kokapena (helbidea, GPS seinalamenduda, baserriko telefonoa, etb) baina, hala ere, bidean izanik zalantza izanez gero, deitu baserrira eta berak lagunduko zaitu.

Kontuan izan ustiategi batzuk hain isolatuta daudela, estaldurarik gabe egon zaitezkeela.

Zaindu ingurunea

Errespeta itzazu bai zuhaitzak, landareak, baratza, mahastiak bai abere hazienda. Pentsatu baserritarren ogibideaz ari garela.

Galdetu

Galdetu beldurrik gabe. Bisitaldian zalantzaren bat sortuz gero, galdetu lasai baserritarrari. Zein hobeto, bera baino, zure dudak argitzeko.

Eta amaitzeko

Emaiguzu zure iritzia: ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimena urteroko zita izatea da gure helburua. Zure iritzia jasotzea oso interesgarria da guretzat. Horrexegatik, bisita amaitzean, minutu batzu hartzea eskatuko dizugu baserrian bertan emango zaizun dizuen inkestatxoa betetzeko.

Zabaldu #ongietorribaserrira lau haizeetara: zabaldu eta partekatu ezazu sare sozialetan, #ongietoribaserrira25 etiketa erabiliaz, gure elikagaien jatorria jendearengana hurbiltzeko sustaturiko ekimena hau.

Argazkiak atera eta bidali: bisitaldiarekin gozatzeaz gain aprobetxa ezazu baserri, baratza, baso edo ganaduaren argazkiak ateratzeko eta bidali iezazkiguzu. Argazkiak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora bidali edo Instagramera #ongietorribaserrira25 leloarekin igotzen dituzten pertsonen artean zozketatxoa egingo dugu, hain zuzen ere, NEKATUR sareko nekazalturismo batean 4 pertsonentzat 2 gauetako egonaldia. Baserrietan atera eta zozketan partehartzeko bidalitako argazkiak ONGI ETORRI BASERRIRA!-ren komunikazio eta sustapen lanaterako erabiliko ahal dira antolatzaile aldetik.

Jarrai gaitzazu urte osoan zehar

Hemendik gutxira, baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanetarako sortutako ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimena berrindartu nahi dugunez, ekimenaren jarraipena egiteko gonbitea luzatzen dizugu bai webgunearen bitartez bai sare sozialetan (facebook, twitter, flickr) edota hemendik aurrera sustatu nahi ditugun nobedadeak jasoko dituen boletinean izena emanaz.

Informazioa gehiago

ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenari buruzko informazioa eta baserritarren adierazpenak lortzeko erreportairen bat egiteko, jar zaitezte harremanetan ENBAko koordinatzailea den Xabier Iraolarekin.

Antolatzailea:

Euskal Nekazarien Batasuna

Laguntzaileak:

BasatxerriBMEl CorreoEl Diario VascoEroskiEuskaberEusko labelGure lurreko merkatuaHaziKaikuLumagorriMercadonaNekaturNirea Itsaslur